XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baserritarrek zelaiak zaintzen dituzte, belarra bait da azienden bazka nagusia; batik bat, behi-aziendarena.

Lurralde honetako basoek hezetasun ugari behar izaten dute.

Haritza, pagoa, gaztainondoa... dira bertako zuhaitzak.

Baina, azken urteotan, arrazoi ekonomikoak direla eta, beste zuhaitz mota batzuk sartu dira; pinua, batik bat, eta leku batzuetan baita eukalitua ere.

Barnealdea.

Hemengo klimak gorabehera handiko tenperaturak ditu.

Udarak oso beroak izaten dira eta neguak oso hotzak.

Klima lehorra da, euri gutxi egiten du eta.

Horregatik egiten dira hemen Eguzki ugari behar duten laboreak: zerealak, mahatsa, olibondoa, etab.

Lurralde laua izatean, sail zabalak lan daitezke eta horrek nekazaritzaren mekanizazioa erraztu du.

Mediterranoaldea.

Aurrekoaren antzeko klima dauka, nahiz eta hemen tenperatura epelagoak izan neguan eta beroagoak udaran.

Bertako klima barnealdekoaren antzekoa izatean, labore mota berberak egiten dira hemen ere: zerealak, mahatsa, olibondoa, etab...

Baina eskualde honetan erregadioa oso ugaria delako, ur asko behar duten laboreak ere egin daitezke.

Horrexegatik ditu baratza gehiago eta emankorragoak.

Eskualde honetako baratzek ematen dituzten produktu nagusiak hauek dira: arroza, laranjak, orburu edo alkatxofak, tomateak, etab...

- Banatu ikasgela taldeka.

Talde bakoitzak klima mota bat aztertuko du.

Espainiako edo Euskal Herrikoren bat aukera dezakezue.

Denon artean hormirudi handi bat egingo duzue.

Talde bakoitzak aztertu duen klimaren ezaugarriak jarri beharko ditu alde batean eta ondoren azaldu ezaugarri horiek eskualdeko nekazaritzan nolako eragina daukaten.

Eta bestaldean, jarri eskualde klimatiko horretan ematen diren laboreak.

- Zein eskualde klimatikotan dago zure herria?.

Lehengo gauza bera egizue, hots, klima eta labore moten artean dagoen harremana azaldu, baina oraingoan zuen eskualdeari buruz arituko zarete.

Ahalik eta zehatzenak izan zaitezte.

Ondoren nekazal-produktu batzuei buruzko datuak eskaintzen dizkizuegu: (...).